Lehenengo laurdenetik jarri ziren etxekoak markagailuan aurretik, hala, lehenengo laurdeneko emaitza 20-12 izan zen. Gero, etxeko jokalariak partidu guztian zehar emaitza hori mantentzeko gai izan ziren. Beste laurdenetako emaitzak ondorengoak izan ziren: bigarren laurdena 38-25, hirugarren laurdena 55-44 eta azken emaitza 82-53.
Partidu samurra izan arren, emaitza ez zen uste besteko mardula izan, Merino entrenatzailearen ustetan. Izan ere, saskiratze samur asko huts egin zuten atzokoan etxeko jokalariek. Gainera, Alarciak ez zuen jokatzerik izan eta haren falta asko nabaritu zuen taldeak. Bestalde, atzo saskiratze gehien Iñigo Biainek egin zuen: 21 tanto.
Datorren astean, Valsay Ardoi talde nafarraren aurka jokatuko dute; lehia zaila izango da.