Sahararrendako materiala paketatzeko hitzordua, bihar Markuleten

Ubane Madera 2010ko urt. 22a, 12:14
Bihar, zapatua, egin dute hitzordua, Markuleten. Lagundu gura duen edozeinek parte har dezake, 09:30ean egin dute hitzordua, 18. pabiloian. "Goizean hasi eta bukatuko" dute zeregina.

Batutako jaki kopuruari dagokionez, NUBI elkarteak jakinarazi du eskoletan "iaz baino material gehiago" batu dutela. Saltoki edo dendetako materialari dagokionez, berriz, oraindik batutakoa ikusi egin beharko dutela kontatu dute.

Otsailaren 6an karabana

Edozelan ere, gaineratu dute oraindik ere norbaitek gura badu ekarpena egin eta jakiren bat eman, bihar ere hartuko dutela hori, Markuleten bertan.

Bihar paketatzen dituzten jakiak, berriz, otsailaren 6an bidaliko dituzte Saharako kanpalekuetara, Euskadiko karabanarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak