Sahararrendako janari bilketa egingo dute NUBIkoek datorren astean

Jon Berezibar 2007ko abe. 19a, 13:24
NUBIk, Arrasateko Sahararen Lagunen Elkarteak, Sahararen aldeko elikagai bilketa egingo du datozen egunotan. Hain zuzen ere, datorren eguaztenean abiaraziko dute kanpaina, abenduaren 26an. Eta urtarrilaren hasierara arte jardungo dute Arrasateko eta Oñatiko hainbat denda eta puntutan elikagaiak batzen. Kaxak ipiniko dituzte saltokietan horretarako.

Horrez gainera, bi egunean, abenduaren 28 arratsaldean eta abenduaren 29an egun osoz, Arrasateko zenbait komertziotan zuzeneko bilketa egiteko asmoa du NUBIk. Eta hori egin ahal izateko herritarren laguntza behar dute. Deialdi berezia egin gura diete herritarrei parte hartzeko. Interesa izanez gero, honako telefono zenbakietara dei daiteke: 685 72 48 17 (Agurne), 685 72 48 16 (Lourdes) eta 685 72 48 18 (Maria).  

    Bestalde, NUBI elkarteak jakinarazi duenez, aurten batuko dituzten produktuak aurreko urteetako antzerakoak dira: atuna, konpresak, azukrea, dilistak eta arroza.

    Gero, otsailean eramango dituzte batutako jakiak euskal karabanan Tindoufera, han dauden sahararren kanpalekuetara. Hori horrela, jakina, dirua ere behar dute karabana hori antolatu ahal izateko. Bada, NUBIk bi kontu korronte zabaldu ditu laguntza eman gura duenarendako. Kontu korronte bat dago Kutxan eta beste bat La Caixan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak