Horrez gainera, Agurne Juldainek, NUBI elkarteko kideak jakinarazi duenez, dagoeneko badabiltza prestatzen aurtengo jaki bilketa. Hasi, abenduan hasiko dira Saharako kanpalekuetara bidaltzeko jakiak batzen. Hain justu, hil hasieran jakinaraziko dituzte zeintzuk diren jakiak eramateko egunak eta zein jaki mota eraman behar den.
Jakien bilketa abenduan
Dagoeneko iragarri dute herriko hipermerkatuetan abenduko azken asteburuan batuko dituztela jakiok eta ikastetxeetan, berriz, urtarrilean.
Eta horrez gainera, NUBIk kontatu du abenduan Arrasateko ordezkariak joango direla Saharako kanpalekuetara. Batetik, abenduko lehen asteburuan harrera familia izandakoak joango dira kanpalekuetara EAEtik. Bi hegazkin aterako dira, 260 lagunekin. Arrasatetik lau familia joango dira.
Bestetik, abenduaren 8tik 15era, NUBI elkarteko ordezkaritza joango da Saharara, datorren ikasturteari begira abiarazi gura dituzten ekimenak lantzen hasteko.