Hitzordua egin dute Arrasateko Iamai tabernan. Egubakoitzean, gaueko 22:00etan hasiko dira bingoan. Jolasteko txartel bakoitza euro batean salduko dute.
Sariei dagokienez, berriz, Arrasateko hainbat saltokik emandako opariak emango dituzte sari moduan; adibide batzuk ipintzearren, Lacor enpresako tostadora eta kafetera bat, Aitor Belardendako produktuak, Markiegiko alkondara eta nikia, Iamaiko ardo saskia, Goiarako kolonia, eta abar.