Aipatutako solasaldian azaldutakoaren arabera, kontu korronteak zabaldu dituzte, herritarren laguntzak batzeko. Edozelan ere, ekimenaren bultzatzaileek azpimarratu gura dute dirua ez ezik, jakiak, jantziak eta norberak eman gura duen edozein laguntza mota onartuko dutela. Lagundu gura duenak uztailaren 7ra arteko epea dauka.