Saharako herriarendako 8,3 tona elikagai batu dira aurten

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urt. 30a, 20:25

Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati artean 8,3 tona elikagai batu dituzte aurten Sahararen alde lan egiten duten elkarteek. Zapatuan, otsailaren 2an, bidaliko dute guztia Bilbora eta Euskal Karabana hilaren 16an abiatuko da Saharara.

Arroza, lekak, atuna, azukrea eta konpresak bildu dituzte aurten. Guztira, 8,3 tona otsailaren 16an Bilbotik Sahararako bidea hartuko dutenak. Aportazio bereziak ere izan dira aurtengoan. Arantzazu eta Arrasateko fraideek, esaterako, eskolarako 80 mahai inguru eman dituzte. Aurrerantzean, Saharako emakumeendako eskola batean erabiliko dituzte. "Pozik gaude batutako elikagai kopuruarekin", esan du Nubi elkarteko Agurne Juldainek. "Hasieran beldur ginen aurrreko urteko kopurutik behera ibiltzea, baina azkenean mantendu egin gara. Agian zertxobait gehiago eta pozik gaude".

Premia larria

Saharako gatazkak 32 urte beteko dituen arren egoera ez da batere hobetu. Saharako herriak premia larri asko ditu oraindik ere. "Nazioarteko laguntza jaisten ari da eta egoera larria da", esan du Juldainek. "Tindufeko kanpamentuetan egoera antzerakoa da. Sahara mendebaldean, berriz, okerrera egin du".  

Elikagai kanpaina amaituta, apirilean dute hurrengo hitzordu handia Sahararen alde lan egiten duten elkarteek. Orduan hasiko dira udan haur sahararrak etxean hartzeko prest dauden familien bila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak