Saharako haurrei Udalaren harrera gaur

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010eko uztailaren 22a

Gaur, eguena, dute hitzordua arratsaldeko 17:30etan osoko bilkuren aretoan Udaleko ordezkariekin, besteak beste, Ino Galparsoro alkatearekin 'Oporrak Bakean' programaren bitartez Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetatik Arrasatera etorri diren 9 haur sahararrek eta horien lagun eta harrera familiakoek. Hitzordu hori aitzakia hartuta, Arrasate Irratira gonbidatu ditugu Arrasateko Haizea Arriaran eta Haizea Fernandez eta horien etxeetan dauden Mohamed eta Mamia. Segidan duzue elkarrizketa entzungai.

Irailaren 9ra arte izango dira gurean, besteak beste, Mamia eta Mohamed, hau da, Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haur sahararrak. Urarekin jolastea ikaragarri gustatzen zaiela diote, aurten 3. urtez Arrasatera etorri den Mamiak eta 5.urtez gurean dagoen Mohamedek; biek ala biek 14 urte dituzte. opor garaian euren etxeetan hartu dituzten ararsatearrek benetan etxekotzat dituztela diote. Era berean, odol ezberdineko familiako kideak badira ere, anai-arrebatzat dituztela bermatu dute Haizea Arriaran eta Haizea Fernandezek. Horrelakoak eta gehiago dituzue, bada, Larraitz Zeberio kazetariak gidatutako elkarrizketan, entzuteko moduan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak