Kirol emaitzak hartzen dituzte kontuan Etorkizuneko kirolarien zerrenda egiterako orduan. Hain zuzen ere, Espainiako txapelketetan lehenengo bi tokietan sailkatzen diren kirolariak sartzen dituzte Aldundiaren zerrendan. Eurek parte hartuko dute Eutsi kirolari! Programaren barruan, eta euren garapenean laguntzeko Aldundiaren diru-laguntza jasoko dute.
Uribarren eta Ruiz de Azua lehen aldiz onartu ditu Aldundiak etorkizuneko kirolarien zerrenda, biak ala biak, kadete mailakoak dira-eta. Aldiz, maialen Axpek urteak daramatza aldundiaren laguntza jasotzen, Estatuko pertika jauzilari onenen artean dagoelako.
Malen Ruiz de Azua eta Maialen Axpe pertika jauzilariak dira, eta Iñigo Uribarren jauzi hirukoitzeko probatan lehiatzen da. Guztiak ere atletismoko probak dira.