Rock-and-rollaren eta soularen berotasuna

Imanol Soriano 2009ko ots. 8a, 11:53
Arrasteko hiru talde rockerok, bakoitzak bere estilo propioarekin, emanaldia eskaini zuten egubakoitz gauean Arrasateko 3,60 aretoan. Kontzertua gaueko hamaikak pasa zirenean hasi zen, zaleen begiradapean.


Agertokira igotzen lehenak Lost Souls laukotea izan zen. Arrasateko San Andres jaietan eman zuten azkenengoz kontzertua eta jarraitzaileek rock gogoz zeuden. Ez zuten asko itxaron beharrik izan, Black Sabbath taldearen Paranoid bertsioarekin segituan berotu zuten aretoa. Guztira, 13 kantu eskaini zizkieten zaleei; tartean, Jethro Tull rock progresibo taldearen eta Uriah Heep taldeen bertsioak.

Foxy Boxxi

Aurreko taldearen ildo beretik jarraitu zuen emanaldiak, Foxy Boxxi taldekoekin. Maria Faganek, taldeko gitarra jotzaile eta abeslariak, ahotsarekin soul ukitu bat eman zion eskaintzari. Where I come from kantarekin hasi zuten emanaldia.
Jarraian Why abestia eta  Colapso abestiarekin jarri zituzten datzan aretora gerturatutakoak. Guztira, 12 abesti eskaini zituzten. Woman kantuarekin eman zuten bukatutzat emanaldia arrasatearrek. Ikusleek gehiago nahi zuten, baina Foxy Boxxikoek ez zuten bisik eskaini eta The 5 Twisters taldeari paso eman zioten. Aretoan zain zeuden eta ikusleak 5 tornadoen disko berria entzun eta gozatzeko.

The 5 twisters

Azkenik, The 5 Twisters boskotea igo zen oholtzara. Orain dela gutxi kaleratutako Pleasures disko berria aurkeztu zuten jendaurrean. Indartsu eta gogor ekin zioten emanaldiari; baina lehenengo abestiak ohikoak diren maskararik gabe.
Disko berriko eta zaharreko 14  kantu tartekatu zituzten emanaldian zehar. Berehala bereganatu zituzten zaleak. Lehenengo ilaratan zeudenak abesten, dantzan eta eskuekin adarrak erakusten zizkieten taldekideei. Abesti batean Jokin abeslariak Foxy Boxxy taldeko Mariaren laguntza izan zuen.
Ohikoa da taldeak showa egitea bere emanaldietan, baina oraingoa berezia zen. Jarraitzaile batek urteak betetzen zituen. Hori ospatzeko abesti bat eskaini zioten zaleari eta konfetia jausi zen aretoaren goialdetik denen harridurarako.

The Clash taldearen London calling abesti ezagun eta arrakastatsuaren bertsioa eginez agurtu ziren 5 tornado arrasatearrak. Maila bikaina erakutsi zuten eta dagoeneko esperientzia daukan talde heldua dela nabarmen geratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak