Almeria, lehen mailara, lehen aldiz igo berri den taldea da. Entrenatzailea Unai Emery hondarribiarra da. Talde zuri-gorriak egiten duen bigarren fitxaketa da Rekarterena. Izan ere, Racing-eko Felipe Melo jokalaria ere fitxatu du Almeriak.
Aitor Lopez Rekarteren fitxaketagatik Almeriak ez dio Realari ezer ordaindu. Izan ere, Rekarte eta Realaren arteko hitzarmena ekainaren 30ean amaitu zen.