Eta Gazteluondon ere ikasle mordoa zeuden zain. Elastikoak eta baloiak sinatzen hasi aurretik, baina, han ere hainbat galdera: zer jaten duten, zenbat entrenatzen diren, zenbat gol sartu dituzten, entrenatzen ondo pasatzen ote duten... Gazteek ez diete galdera maltzurrik bota, hori bai, aurten lehenengo mailara igoko ote diren galdetzerakoan, hirurek baietz.