Realeko jokalari beteranoen eta MUko ikasle eta langileen partiduak eguenean

Maider Arregi 2008ko apirilaren 20a

Guztira, hiru partidu jokatuko dira Mojategiko futbol zelaian. Realeko beteranoekin MUko ikasle eta langileak lehiatu beharko dira.


Egunenean, apirilaren 24an, jokatuko da Realeko beteranoen eta Mondragon Unibertsitateko ikasle eta langileen arteko futbol txapelketa.
Mojategiko futbol zelaian jokatuko dira 18:30ean hasita.

Jokatuko diren partiduak
Guztira hiru partidu jokatuko dira Mojategiko futbol zelaian. Lehena, Reala eta MUko ikasleek jokatuko dute 18:30etik 19:00etara bitartean. Bigarrena, Realak eta MUko langileek 19:10etik 19:40ra. Eta hirugarren partidua Mondragon Unibertsitateko ikasleek eta langileek jokatuko dute 19:50etik 20:20ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak