Realak irabaziz gero, kafea erdi prezioan aterako dute

Ubane Madera 2009ko urriaren 16a

Realaren mendeurreneko ospakizuna bezeroekin konpartitzeko ekimen bitxia abiarazi dute Arrasateko hiru tabernak: Realak irabazten duen bakoitzean, hurrengo astelehenean kafea erdi prezioa salduko dute. Monte, Lore Bar eta Zuk Nahi tabernek egin dute hitzordua; "liga amaitu arte edo Reala mailaz igo arte" egingo dute hori, Juan Carlos Davilaren, Monte tabernako ugazabaren esanetan.

Prezioari dagokionez, 60 zentimo kobratuko dute: "Hutsa, kafeinagabea, kafesnea, ebakia eta infusioak sartuko dira eskaintza horretan", azaldu du Davilak. 

Ordutegiari dagokionez, berriz, libre izango da. Hau da, egun osoan hartu ahal izango da kafea erdi prezioan hiru taberna horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak