Aurretik Candy Hurtado eta Patxi Holguin bikote faboritoari gailendu zitzaizkien finalerdietan. Mikel Otero atzelariaren segurtasuna bertara hurbildu ziren zaletu guztiak txunditzeko eta bere aurkariak desesperatzerainokoa izan zen.
Kontsolazio kopan Eder Arranz eta David Marcos izan
ziren irabazle, Iñaki Sanchez eta Aitor Gomezi irabazita.
Giro
bikaina izan zen finalean eta Euskal Herri mailan txapeldunak izandako
hainbat jokalari jokoan izanda "primerako maila izan du txapelketak", antolatzaileen esanetan.
AKE - Tenis elkartearen webgunea: http://aketenis.jimdo.com/txapelketak/frontenis/
AKE - Tenis elkartearen webgunea: http://aketenis.jimdo.com/txapelketak/frontenis/