Ramon Alvarezen galeria preziatuan zabaldu du erakusketa Iñigo Arregik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko mai. 1a, 01:01
Maala kaleko denda txikitik Madrileko Ramon Alvarez galeria preziatura. Iñigo Arregi artista arrasatearrak erakusketa zabaldu du Ramon Alvarez adituaren galerian –Cibeles plazatik gertu–. Hau da, Estatuan ospe handienetarikoa duen erakusketa areto batean. Apirilaren 23an zabaldu zuen eta maiatzaren 30era arte egongo da zabalik.

Egun aldrebestuak bizi izan dituela aitortu digu Arregik, Arrasatetik
Madrilera eta Madrildik Arrasatera. Hala ere, Madrilen erakusketa
zabaltzea "poztekoa" dela dio, Madrilen erakustea "ia ezinezkoa" delako.
Arregik egin du, non eta Ramon Alvarezen galerian. Oso artista gutxiren
eskuetan dagoen lorpena da.

Ramon alvarezen gustuko
Ramon Alvarez arte adituak 2008ko ArtMadrid erakusketa azokan ezagutu
zuen Arregiren obra. Lehen harreman horren ostean Estampa izeneko azokan
hartu zuen parte Arregik, Estatuko beste artista ospetsu batzuekin.
Arregiren obra ez zen oharkabean pasa, eta Alvarezek bakarka erakusteko
proposamena egin zion, haren galerian.

"Oso garrantzitsua"
12 eskultura eta erliebean marraztutako bederatzi margolan
–"zintzilikatzeko eskulturak", haren esanetan– jarri ditu erakusgai.
Urtebete inguru aritu da erakusketa prestatzen. Izan ere, dioenez,
"Madrileko erakusketa oso garrantzitsua da niretzat". Hori bai, Arregi
dendako lanarekin aurrera dihardu eta, printzipioz, ez du lagatzeko asmorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak