"Txartela oso ondo atera da, eta ikusi dugu jende asko orain animatu dela txartela ateratzera. Kontuan hartuta horiek aurreko promozioan sartu ez zirela, bada haiei begira eta oro har, giroa anima dadin gure kaleetan eta, batez ere, gure dendetan", azaldu du Arantza Arantzabalek, Ibai Arteko presidenteak.
Gaineratu du aurten ere ipiniko dituztela euren lanparatxoak Gabonetan, loteria partizipazioak ere emango dituztela, aurrera begiragauzak prestatzen segituko dutela.