Partidua gaizki hasi zen etxekoentzat; lehenengo minutuetan, indar barik jokatu zuten arrasatearrek eta ez ziren partiduaren erritmoaz egiteko gai izan. Donostiarrek gabezia horiek aprobetxatu zituzten aurrera egin eta arriskua sortzeko. Hala, aukera garbiena, zutoinera botatako baloi batean izan zuten donostiarrek. Baina, zapatuan, baloia ez zen sareetan sartu.
Bigarren zatian, etxeko taldea zerbait gehiago izan zen. Baloiaren kontrola izan zuten arrasatearrek, baina, hala ere, aukera gutxi sortu zituzten. 13. minutuan, Iker Lopezek izan zuen aukera, baina, baloia zutoin ondotik kanpora joan zen. Gero, 25. minutuan, kanpoko taldearen aukera etorri zen; baloia area txikian geratu zen, baina, azkenean, Mondrako atzelariek baloia kanpora bota zuten. Ondorengo jokaldian, Mondrak ezkerreko hegaletik eman zion mina Vasconiari; Lopezek baloia erdiratu zuen baina inor ez zegoen errematea egiteko gertu.
Jokalari bat gehiago
Partiduko azkeneko minutuak, etxeko taldeak, jokalari bat gehiagorekin jokatu zuen. Izan ere, epaileak Vasconia taldeko jokalari bat egotzi zuen falta gogor bat egiteagatik.