Datuak ere helarazi dituzte: elurra kentzeko eta gatza banatzeko 2 ekipo, 40 pertsona inguru eta 30 tona gatz erabili dituzte. “Udalak erabili ditu bere langileak, udal lantaldeetakoak, Udaltzaingokoak eta beste zerbitzu batzuetakoak, bai eta Udalak kale garbiketa eta lorezaintzan kontratatuta dituen enpresako langileak ere”, adierazi dute.
Hobetzen jarraitu behar
Horrekin guztiarekin batera, Arrasateko Udalak gaineratu du uste duela “hobetzen jarraitu behar” dutela eta “dagozkion ondorioak atera behar” dituztela; edozelan ere, azpimarratu dute erabili dituztela “egoki eta zuzen esku artean” izan dituzten “baliabide guztiak”.