Presoen eskubideen aldeko ekitaldia eta manifestazioa zapatuan

Txomin Madina Milikua 2009ko mai. 13a, 12:56
Zapatu honetan bertan, Portaloira Topaguneak antolatuta ekitaldi berezia egingo dute Arrasateko Amaia Antzokian. Jon Agirre preso aramaioarraren egoera ardatz hartuta, sakabanaketarekin eta zigorren luzapenarekin amaitzeko eta gaixo dauden presoak aske uzteko eskatu gura dute ekitaldi honekin.

Zapatuan Arrasateko Amaia antzokian egingo duten ekitaldiaren berri emateko, agerraldia egin zuen atzo Portaloira Topaguneak. Bertan egon ziren Arrasateko preso politikoen hainbat senide eta baita aske utzi berri duten Natale Landa ere. Espainiako espetxe politika salatu zuten, batez ere, sakabanaketa politika.

Presoen egoera

Agerraldian Iosu Uribeetxeberria eta Gazta preso arrasatearren egoera azaldu zuten, baita Jon Agirrerena ere. Portaloira Topagunearen ustetan, Agirreren egoera, Euskal preso Politikoen Kolektiboa suntsitzeko apustuaren isla da.

Era berean, espetxe politika horrekin amaitzeko eskaria luzatu zuten.

Sinadura bilketa

Honen harira, adierazi zuten abian den sinadura bilketan 1000 sinadura inguru eta herriko hainbat talde eragileren atxikimendua jaso dutela, eta mozioaren aurkezpena ere aurrera doala. 

Ekitaldia, zapatuan


Zapatuan izango da Portaloira Topaguneak antolatuta ekitaldia Amaia antzokian, eta aurretik, 18:30ean, manifestazioa egingo dute herriko plazatik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak