Presoen eskubideen alde bat egingo dute lau udal taldek, egubakoitzean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 23a, 13:20

Etxeratek azken egubakoitzean presoen alde egiten duen elkarretaratzearekin bat egin dute lau udal taldek: Ezker abertzaleak, EAk, Alternatiba-Zutik-ek eta Aralarrek. Ekaineko Azken Ostiraleko aldarrikapenaren helburua, aurrekoena bezala, euskal presoen eskubideen defentsa izango da.

Maiatzean egin zen elkarretaratzea Arrasateko musika taldeek deitu zuten. 18 musika talde guztira; babes handia, beraz. Bada, elkartasunak mugak hautsiko ditu beste behin. Izan ere, egubakoitzean hilak 25, San Juan jaien erdian egingo den kale agerraldian, Udaleko lau taldek bat egingo dute.

Herriko presoen egoera
Etxeratek euskal presoen kolektiboaren aurkako "errepresio politika salatu du: "Euskal preso politikoen kolektiboari urraketa sistematikoak aplikatzen zaizkio. Gaixotasun larriekin aurkitzen dira zortzi preso politiko, beste 50 presori zigorrak luzatu dizkiete eta gehienak dispertsaturik aurkitzen dira etxetik ehunka kilometrotara".
Hala, Arrasateko presoen egoerak "bereziki" kezkatzen du Etxerat. Ion Agirre eta Iosu Uribetxeberria "larriki" gaixo egon arren espetxean mantentzen dituztela salatu dute. Gainera, Ion Agirre eta Jose Ignacio Gaztañagari biziarteko zigorra ezarri dietela ere kritikatu dute, eta baita, Ion Agirre ezik, herriko preso guztiak dispertsaturik daudela ere.

Elkartasuna, "delitu"
Bestalde, edozein elkartasun ekimenen aurkako errepresioa areagotu egin dela dio Etxeratek: "Senideek miaketa umiliagarriak jasan behar izaten dituzte aurrez aurreko bisitetara sartzeko". Dagoeneneko herriko presoek ehundik gora bisita galdu dituztela jakinarazi du senideen elkarteak, eta horrela presoen komunikazio eskubidea "etengabe" urratzen dela uste dute.
Horrez gain, presoen aldeko mobilizazioen aurkako jazarpena areagotu egin dela dio Etxeratek, eta eskubideak aldarrikatzea delitu bihurtu dela diote. Elkarretaratzea gaur izango da Herriko plazan, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak