Presoen aldeko sinadura bilketa 'baztertzeko' eskatu du PSE-EEk

Ubane Madera 2009ko mar. 10a, 10:20

Arrasateko alderdi sozialistak Arrasateko bizilagunei dei egin die presoan alde herrian abiarazita dagoen sinadura bilketarekin “bat egin ez” dezaten eta ekimena “bazter” dezaten. Paco Gartzia bozeramaile sozialistak dio eskaera hori egin duela hainbat arrasatear kexu direlako, “beldurra eragiten” duen kanpaina horregatik.

Ordezkari sozialiastak azpimarratu du etxez etxe egin behar duten sinadura bilketa hori “San Andres auzora ere iritsiko dela, Isaias Carrascoren familia bizi den auzora”.

Paco Gartziak aditzera eman du ETA bukatuko dela “ulermena ematen dietenek bizkarra ematen diotenean, baina baita ere gizartea iraultza egin eta beldurra gainetik kentzeko gauza denean”. Zinegotzi sozialistaren ustez “ezinbestekoa da Euskadin ETA eta bere inguruarekiko tolerantzia zero giroa sortzea”.

Gogorarazi du ETAk “sekula baino preso politiko gehiago eta gizartearengandik mesprezu handiagoa” dituela eta badakiela ez duela “inolako helburu politikorik lortu behar”. Arrasateko ordezkari sozialistak gaineratu du “ETAri eta bere inguruari aurre egiteko terrorismoari irabazteko borondatea” behar dela eta Arrasateko sozialistek badutela nahikoa “sendotasun moral, indar, pazientzia eta borondate borrokan segitzeko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak