Presoen aldeko kontzentrazioa egin dute 84 lagunek

Leire Kortabarria 2007ko otsailaren 11

"Autodeterminazioa eta amnistia" lelopean, 84 lagun batu dira gaur iluntze partean Seber Altuben.

Seber Altube plazan 84 pertsona bildu dira, presoen borrokaldiarekin bat eginez, Autodeterminazioa eta amnistia lelopean egin duten kontzentrazioan.

Ekimen hori asteburu guztian zehar luzatu den beste
ekimen baten amaiera izan da. Izan ere, Seber Altube plazan dagoen
ziegan, txandakako itxialdi bat burutu dute, egubakoitzetik domekara.

Borrakaldiarekin bat egin eta presoen mezua lau haizetara zabaltzeko, kontzentrazio amaieran euskal preso politikoen kolektiboak deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak