Presoekiko elkartasun jaia zapatuan, manifestazio eta jaialdiarekin

Jon Berezibar 2007ko eka. 6a, 17:18
Aurten, bigarren aldiz, Arrasateko Portaloira Topaguneak herriko preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko egun berezia antolatu du. Larunbatean, ekainak 9, ekitaldiz beteta egongo da eguna. Gaixorik dauden edota zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten Arrasateko presoak kaleratzeko eskatzen dute. Horrez gain, urrun dauden preso arrasatearrak, Euskal Herrira ekar ditzaten nahi dute.

Mota askotako ekitaldiak egingo dituzte egun guztian zehar: umeendako tailerretatik hasi, herri kiroletatik pasa, eta herri bazkari edo manifestazioraino. Dena den, zuzeneko musika da elkartasun eguneko azpimarragarriena. Arratsaldean, Arrasateko 20 taberna inguru zuzeneko musikaz beteko dira. 17:00ak eta 19:00ak bitartean, Gose, Default, Anger, Jim TNT, Last Rebels, The 5 Twisters, Aggressive Combat edo Show Business taldeak arituko dira, besteak beste.

Musika estilo asko izango dituzue entzungai: punk- rocka, rock and rolla, elektronika, street punka edo trikitixa, beste batzuen artean.
Baina eguneko egitaraua ez da hor geldituko. Manifestazioaren ostean, Orcresta Nacional taldeak kalejira egingo du. 80ko hamarkadako doinuek Arrasateko kaleak hartuko dituzte.
Aldarrikapen eguna behar bezala amaitzeko, 22:30ean kontzertu erraldoia egingo dute Monterron parkean Des- Kontrol eta Never Surrender talde arrasatearrek, Frontick berlindarrek eta The Business ingelesek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak