Preso jarraituko du Ino Galparsorok

Usoa Agirre 2008ko maiatzaren 15a

Baltasar Garzonek atzera bota du Galparsoro kartzeleratzearen aurka defentsak jarritako helegitea. Kartzelan mantentzea erabaki du epaileak, "EAE-ANVko kide gisa ETA-Batasunaren aginduak jarraitzeko asmoa" duela esanda.

Garzonen autoak dioenez, "zentzurik ez du eta errealitatetik urrun dago esatea EAE-ANVren parte ez dela (...) eta sistematikoki jardun du EAE-ANVren taldeko ordezkari gisa, alderdiaren jarduera eten baino lehen eta ondoren." 

"Talde terroristarekin kolaborazioa" eta "EAE-ANVren jarduera etetzeko agindua urratzea" egozteaz gain, "talde terroristako kide" izatea ere egotzi diezaioke Garzonek Galparsorori, "ETA-Batasunarekiko EAE/ANVren sumisioa frogatzen duten zantzuak baieztatzen eta gehitzen jarraitzen badute."

Gara.net

-en duzue Garzonen autoa osorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak