'Preso bat ... Gara bat' zozketako saria eman dute

Usoa Agirre 2006ko abenduaren 29a

Aitziber Uribetxebarria Kanpanzarko tabernako jabeari egokitu zaio saria. Kanpanzarko tabernan zegoen zenbakia saltzen eta berak erosi zuen. Abenduaren 15eko ONCEko azken lau zenbakiekin bat etorri zuen Uribetxeberriaren txartela: 7.021. Kalitatezko janari, edari eta arropa sorta handia jaso du Arrano elkartean.

Urtero egiten dute Preso bat... Gara bat zozketa. Txartelak salduta jasotako diruarekin Arrasateko preso guztiei Gara egunkariaren urteko harpidetza ordaintzen diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak