Presoen argazkiak kentzeko 24 orduko epea: udalak kendu dituela adierazi du

Maider Arregi 2009ko ekainaren 26a

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, 24 orduko epea eman dio Ertzaintzak Arrasateko alkateari herriko hormetan dauden presoen argazkiak kentzeko agindua eman dezan. Ino Galparsoro alkatearekin hitz eginda, esan du, aginduak zihoela alde zaharreko argazkiak kendu behar zirela eta terrorismo delituengatik prozesatuak edo kondenatuak daudenen argazkiak. Galparsorok azpimarratu du gaur goizean kendu dituztela argazkiok eta udalak ulertzen duela agindua bete dutela.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak kaleratu duenez, atzo, ekainak 25, Arrasateko udalera gutun bat heldu zen alkatearen izenean. Bertan, herriko hormetan dauden euskal preso politikoen argazkiak kentzeko agindua zekarren. Horretarako 24 orduko epea ematen zuelarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak