"Oso-oso gustura gaude. Niri batez ere dantza egitea gustatzen zait. Gaur pena guztiak ahazteko eguna da", zioten batzuek. "Lagun onak tokatu zaizkit mahaian, eta oso giro politean gaude. Niri dantza egitea baino, begiratzea gustatzen zait gehiago", zioten beste batzuek. Guztiek, baina, argi zeukatena zen euren eguna zela atzokoa, eurendako bereziki antolatutakoa, eta eguna ondo aprobetxatzeko asmo sendoarekin elkaru ziren Erretiratuen Egunean.
Agintariak ere bai
Erretiratuekin batera, herriko agintariek ere parte hartu zuten ekitaldian, Ino Galparsoro alkatea eta Oihana Aranburu alkateordea izan ziren-eta, erretiratu nagusienei merezitako omenaldiko opariak ematen. Jose Riviere, Gipuzkoako erretiratuen presidenteak ere izan zuen presentzia.