Ohiko barazki, fruta eta jakien postuez gain postu bereziak izango dira bihar baserritarren azokan. Besteak beste, fruta arbola saltzaileak, baserrirako erreminta eta tresnen saltzaileak eta banastagilea etorriko dira Seber Altube plazara. Ordutegia bera izango da: 09:00etatik 14:00etara.