Portaloiko presoen argazkiak kendu dituzte Entzutegi Nazionalaren eskariz

Jon Berezibar 2009ko mar. 12a, 16:26
Entzutegi Nazionaleko Fiskaltzak hartutako behin-behineko neurria izan da, epaitegiak ikertu egingo du-eta Banco Guipuzcoanoko hesian presoen argazkiak eskegitzea terrorismoa goratzea den edo ez. Ertzaintzak kendu ditu presoen argazkiak gaur arratsaldeko 14:45 aldean. Orduan, Ertzaintzaren 8 furgoneta sartu dira Portaloira eta zenbait herritarrek protesta egin dute. Ertzaintzak airera egindako bola-tiro batekin erantzun du. Epaitegiaren aginduarekin batera, Ertzaintzari eskatzen zaio beharrezko ikerketak abia ditzala argazkiak nork ipini dituen jakiteko.

Estatuko zenbait hedabidek azaldutakoaren arabera, Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi du Audientzia Nazionalean "terrorismo delituengatik espetxean dauden presoen argazkiak" daudela.

"Lotsaizunaren hesia"

Patxi Lopez lehendakarigaiak Arrasaten bertan egindako adierazpenetatik egun gutxitara gertatu da, hain zuzen, argazkien kentzea. Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren hilketaren urteurrean omenaldian Lopezek agindu zuen lehendakari izanez gero ez ziola "ETAren zigorgabetasunari  gune publikoetan tarterik lagako". Iragan asteburuan bertan jarri dira gainera Espainiako hedabide nagusietako begiak "lotsaizunaren hesira" begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak