Garaia Berrikuntza Gunean Parke Teknologikoen VI. Nazioarteko Batzarra egingo dute

Arritxu Barruso 2007ko ira. 28a, 15:44
Espainiako Parke Teknologikoen Nazioarteko VI. Batzarra egingo dute urriaren 17an eta 18an Garaia Berrikuntza Gunean. Berrikuntza izango dute hizpide, teknologia, arkitektura edota gastronomia bezalako gaietan.

Zientziaren urtea dugu aurten eta hori aprobetxatuz Garaia Berrikuntza Gunean batzar berezia egin nahi izan dute, Espainiako Parke Teknologikoen VI. Nazioarteko Batzarra. Urriaren 17 eta 18an izango da hori eta parke teknologiko aurreratuenetako arduradunak izango dira bertan.

Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arteko hesiak puskatzea da batzar horren helburu nagusia. Alfons Cornella, Infomania-ko lehendakaria, izango da Batzarra zuzenduko duena. Cornella berrikuntzaren inguruan aritu da, arkitektura, kultura, tradizio edota gastronomia bezalako gaien ikuspuntutik.

Esan bezala, Batzarra urriaren 17an hasiko da goizeko bederatzi t’erdietan inaugurazio ekitaldiarekin. Bertan parte hartu ahal izateko izena emateko epea zabalik dago urriaren batera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak