Polmetasa Arrasaten geratuko da

Jon Berezibar 2007ko mai. 21a, 18:13
Gaurko Osoko Bilkura Berezian onartu du Udalak hitzarmena eraikitzailearekin. Etxeak egingo dituzte Polmetasako orubean (220) eta aparkalekuak ere Cordoba y Oro kalean. Lantegiari dagokionez, etxebizitzak eraikitzen hasten direnean, 300 langile dituen lantegiak Garagartza auzoan jarraituko du jarduna.

Gaur arte zalantzan zegoen ea lantegiak Arrasaten jarraituko zuen edo ez, Udalaren eta San Andres auzoko etxeak eraikiko dituen San Andres Berri promotoraren arteko akordioa apurtuta zegoelako.


Gaurko osoko berezian hitzarmen berria aurkeztu dute. Polmetasako enpresa batzordea Udaleko alderdi guztiekin banan-banan egon zen hitz egiten apirilaz geroztik. Udalak akordio berria planteatzea lortu zuten orduan. Hasiera baten Udalak egingo diren aparkalekuetatik 100 eskatzen zituen eta hitzarmen berriarekin 50 hartuko ditu.

PSE-EEren abstentzioarekin eta gainontzekoen aldeko botoarekin, onartu egin dute hitzarmen berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak