Pobreziaren aurkako 12. Elkartasun Eguna egingo dute zapatuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 3a, 17:31
Gobernuz Kanpoko Erakundeen eskutik, 12. Elkartasun Eguna egingo dute zapatuan, hilak 5, Arrasaten. Herri txiroenen problematika herritarrei ezagutzera ematea du helburu ekimenak eta Indiako Ankurreko umezurtz-etxera bideratuko dute irabazten den dirua. Hala, egun osorako egitaraua eta hainbat jarduera antolatu dituzte.

Jardueren artean aurkitzen dira bidezko merkataritza, te dastaketa, norberaren izena arabieraz nola den jakiteko aukera, Ankur umezurztegiaren aldeko tonbola eta antolatzaileen erakusketa. Horrez gain, aurten ere euro solidarioa eta Arizmendi ikastolako ikasleen eskutik hezkuntzaren aldeko gola egingo dute.

Ibai-arteri eskerrak
Bestalde, antolatzaileek Ibai-Arte merkataritza elkartearen laguntza eskertu gura dute. Diotenez, Ibai-Arteren laguntza barik "ezinezkoa" litzateke Ankur proiektuaren aldeko tonbola antolatzea. Iaz ere bertara zuzendu zen dirua. Umezurtz-etxe horretan 240 haur bizi dira egun eta Elkartasun Egunaren antolatzaileek adierazi dute orain "pozik" daudela: "Etorkizun itxaropentsua dute, oinarrizko beharrak asetzeaz gain, bizitza duina eraman ahal izateko hezkuntza egokia jasotzen ari dira-eta". Hain zuzen, tonbolaren zozketa izango da eguneko azken ekitaldia (20:30), Eroski Bidaiak-en eskutik. 10:00etatik izango da txartelak erosteko aukera.
Zozketaren aurretik, baina, musika, magia, dantza eta jolasak izango dira, besteak beste, Seber Altube plazan, 10:00etatik 20:00etara. Txatxilipurdik, Txikitxu dantza taldeak, Txan magoak –aurten ere ez du hutsik egingo– eta Arrasate  Musikalek egin dute bat ekimenarekin. 

Ekitaldien egitaraua

10:00 XII. Elkartasun Egunaren irekiera ekitaldia 
11:00 Haur jolasak Txatxilipurdi elkartearen eskutik.
12:30 Arrasateko Trikitixa eskolaren eskutik erakustaldia.
13:00 Txikitxu dantza taldearen emanaldia.
17:00 Txan magoaren emanaldia.
19:30 Arrasate Musikaleko banda txikiaren emanaldia Zuzendaria: Gaizka Gaztelurrutia.
20:30 Eroski Bidaiak-en eskainitako sariaren zozketa.
Ekitaldi guztiak Seber Altube plazan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak