Pobreziaren amaiera posible dela aldarrikatzeko ekitaldiak, gurean

Ubane Madera 2009ko urriaren 15a

Etzi, zapatua, pobreziaren kontrako nazioarteko eguna da; edo bestela esanda, Pobreziarekin Amaitzeko Eguna, Pobrezia Zero Debagoieneko Plataformak dio-eta gu garala "pobreziarekin amaitu dezakeen lehen belaunaldia". Halakoak eta beste salatu eta aldarrikatzeko ekitaldiak egiten dabiltza gure ibarrean egunotan, eta biharko (egubakoitza), Arrasaten egin dute hitzordua: 19:00etan, Kulturaten La Cuarta Guerra Mundial izeneko dokumentala emango dute.

Xehetasun guztiak kontatu ditu Nerea Mondragonek, Pobrezia Zero Debagoieneko Plataformako ordezkariak Arrasate Irratian. Hemen entzungai: 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak