Plaza jendez gainezka dragoi-janean eta ondorengo dantzaldian

Usoa Agirre 2010ko eka. 25a, 11:28

Dragoi-jana lehenengo, Trivial jolasa ondoren eta Gaztea DJ festa bukatzeko, Oihan Vegarekin. Adin guztietako jendea bildu zen plazan eguna bukatzeko; plazetan gutxitan ikusten den moduan egin zuten dantza askok. Gaur, egubakoitza, umeen eguna izango da eta Eguzki Laruk jolasak, apar jolasa eta beste ekintza asko ekarriko ditu.

Dragoi-jana: txuleta, patatak, piperrak, eta postrean gazta eta menbriloa. Kafea eta kopa bukatzeko. Umeendako menua ere izan zen: makarroiak eta izozkia. Plaza bete jende izan zen dragoi-janean eta, eguraldia lagun, giro ederra izan zen.

Horren ostean, Trivial jolasa egin zen plazan zeuden denen artean. Talde edo koadrila asko osatu zituzten, guztiek ere tripa ondo beteta. Arrasaterekin lotutako galderak izan ziren.

Bukatzeko, DJ festa, Oihan Vegarekin. Jende mordoa aritu zen plazan dantzan, adin askotarikoa. Izugarrizko festa-giroa izan zen.

Umeen eguna

San Juan eguna

San Juan bezpera

Bezpera eta San Juan eguna

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak