Pla bihurria, haluzinatua eta zintzoa [kronikaren aurrerapena]

Jon Berezibar 2010eko maiatzaren 9a

Plaren kolpeak zuzenak dira, aurpegira doaz, eztiak odol zaporea du eta ukabilkadaren osteko laztanak barruko zuloa oraindik eta ilunagoa egin dezake. Hori ere kanturako lehengaia du. Amildegi horietan ibili zen Pla gitarrari atzaparka eginez batera eta bestera eta bai, barre egin zuten ikusleek baina ez eragindako bertigoari lehenago aurre egin barik. La Diferencia, 2008an ateratako diskoan oinarritzen da ikuskizuna. Pertsona, pertsonaia, argiztapen soila eta gitarra zirikatzailea bakarrik eszena gainean. (kronika osoa biharko Asteleheneko Goienkarian)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak