Daglas bideoklubaren jabeak dira pizzeria kate bateko frankizia zabaltzeko asmotan dabiltzanak. Lokal handia izango da, gainera, pizzeriaz gain haurrentzako jolasparkea ireki gura dutelako. Hala, aztertzen dabiltza San Andresen Araba Etorbidean (BM supermerkatua dagoen lekuan) 600 m2ko lokala edota Kontzeziño kaleko 200 m2ko bestea aukeratzea.
Estatu mailako katea
Edozelan ere, Jose Luis Gartziak, Daglasko jabe eta frankizia hartuko duenak, aurreratu duenaren arabera, udaberrirako zabalik eduki gura dute pizzeria. Datorren astean erabakiko dute zein lokal aukeratuko duten.
Pizzeria katearen jabea Portugalgo Ibersol taldea da.