Pirinioetan zeharkaldi batekin hasiko dute hamabostaldia

Xabier Urtzelai 2010ko ira. 23a, 14:26
Besaide mendi elkarteak gertu du mendi hamabostaldia, eta urtero moduan, hainbat hitzordu prestatu dituzte mendizaleendako. Lehenengo hitzordua urriko zubian (urriak 9-12) egingo duten mendi zeharkaldia da, Balaitus aldera.

"Ibilbidea Lac d'Estaing, Walloneko aterpea, Larribeteko aterpea, Migouelou-ko aterpea, eta Barrage de Tech izango da. Ikus daitekeen moduan, gau bakoitza aterpe batean egingo dugu, baina izango da mendi tontorretara igotzeko aukera ere.   Paraje hauek Frantziako Piriniotako parke nazionalean daude, Balaitous mendiaren inguruan", adierazi du Mikel Bergarak. Mendi zeharkaldirako izenematea irailaren 28an eta 29an izango da (19:30-20:30), Besaideko egoitzan.

Bide zaharretan barrena
Urriaren 17rako, berriz, Besaidek Arrasateko inguruetan mendi irteera egingo du, Arrasateko bide zaharrak berreskuratuz lelopean. Hala, izenak berak dio herri inguruan desagertzear egon diren bidexkatatik ibiliko direla. Hor ez da izenik eman behar, Monterronen izango da hitzordua, 09:00etan.
Urriaren 20an, berriz, Josune Bereziartuaren bisita izango dugu, Himalaiara familiarekin izeneko lana erakusten (Kulturate, 19:00). Eta, urtero moduan, Arrasateko mendi bizikleta martxak itxiko du mendi hamabostaldia. Urriaren 23an egingo dute, Joseba Iglesiasen omenez (09:30ean Musakolako kiroldegian). Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak