Pirinioetako emakumezkoen errugbi txapelketan Euskadi nagusitu da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko aza. 9a, 15:07
Pirinioetako Lan Elkartearen Emakumezkoen Nazioarteko txapelketak ikusmina piztu zuen errugbi zaleen artean; horren adibide da, lehia ikustera Espainiako hautatzailea etorri zela. Baina, ikusminak ez zituen zaleak asebete. Erritmo bariko norgehiagoka izan zen zapatuan Mojategin Euskadi eta Kataluniak jokatu zutena. Euskadi 5-3 magusitu zen Kataluniaren aurka.

Pirinioetako Lan Elkartearen Emakumezkoen Nazioarteko txapelketak ikusmina piztu zuen errugbi zaleen artean; horren adibide da, lehia ikustera Espainiako hautatzailea etorri zela. Baina, ikusminak ez zituen zaleak asebete. Erritmo bariko norgehiagoka izan zen zapatuan Mojategin Euskadi eta Kataluniak jokatu zutena. Lehenengo zatian Euskadiko Isabel Rodriguez jokalariak sartutako entseguari esker, 5-0 aurretik jarri zen etxeko taldea. Atsedenaren ostean, lehiak berdintsu jarraitu zuen. “Baloiaren jabetza izan dugu baina jokaldiak bukatzea falta izan zaigu”, esan zigun Ines Etxegibel Euskadiko selekzioko entrenatzaileak.

Azkeneko minutuan, aukera

Kataluniak azkeneko minutura arte izan zuen lehia irabazteko aukera. Meritxel Urbiolak transformatutako entseguak 5-3 jarri zuen markagailua. Gero, beste bi transformazio egin eta 5-6 irabazteko aukera izan zuten kataluniarrek baina ezerezean geratu ziren jokaldiak.

Entrenatzaile berria Euskadik

Etxagibelen lehen partidua izan zen zapatukoa: “Orain arte Kataluniako taldea eraman izan dut. Nire asmoa, taldeari norabide berri bat ematea da eta uste dut ondo hasi garela”.
Etxagibelek esan zigun apirila inguruan jokatuko duten Espainiako lurraldeen arteko txapelketarako prestatzen dabilela. “Jokalari gazteak sartzea da nire asmoa”, gaineratu zuen. Arrasatearrak selekzioan noiz ikusiko ditugun galdetuta, laster ikusiko ditugula esan zigun. Horren harira, Joxe Migel Galdos Euskadiko selekzioko kirol zuzendariak esan zuen Arrasaten lan ona dabiltzala egiten eta laster egongo dela selekzioan Arrasateko jokalariren bat.

Nesken errugbiaren egoera

Nesken errugbiaz berba egin zuen Galdosek; ahul dagoela eta indartu beharra dagoela azpimarratu zuen. “Orain dauden jokalariei gazteak gehitzea lortu behar dugu”, adierazi zuen Galdosek lehia amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak