Pintxoa eta erreserbako ardoa, gaur, euro baten truke

Ubane Madera 2009ko irailaren 3a

Gaur, eguena, herriko zortzi tabernatan berriro ere hasiko dira krisiari aurre egiteko iaz abiarazi zuten eskaintza bereziarekin: tapa eta ardo ondua euro baten truke. 19:00etatik aurrera har daiteke eskaintza berezia.

Gainera, udako atsedenaldiaren ostean gaur estreinaldia izanda, ardo ondua barik, tabernariek iragarri dute erreserbako ardoa emango dutela.

Honako taberna hauek parte hartuko dute ekimenean: Monte, Hotel Mondragon, Lorategi, Dublin, Zuk Nahi, Hilarion, Corinto eta Hilbehera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak