Piano joleak 19 dominekin itzuli dira Andoaindik

Mirian Biteri 2009ko ots. 18a, 18:07
Pozik itzuli dira joan den aste bukaeran Andoaingo piano jaialdian parte hartu zuten Arrasate Musikaleko piano joleak. Guztira, 19 neska-mutikok jo zuten horretan eta guztiek diploma eskuratu zuten; baita dominak ere: lau, urrezkoak; hamahiru, zilarrezkoak; eta bi, brontzezkoak.

Honako ikasleek parte hartu zuten esandako jaialdian: Asel Solozabal, Gorka Barkero, Nagore Gómez, Marina Lasa, Nestor Uroz, Vera Garmendia, Natalia Llanos, Txomin Valle, Leire Retegi, Danel Cusi, Sara Larrabe, Maitane Maior, Mikel Barkero, Garazi Romero, Nerea Barriocanal, Ainhoa Heriz, Eukene Dorronsoro, Oihana Gonzales eta June Ortiz de Landaluze. Pianisten arduradunak, berriz, Isabella Blazien eta Raquel Hernandez izan ziren.

Aurten lortutako emaitzak ikusita, ziur piano jole bat baino gehiago datorren urteko jaialdiari begira egongo dela. Hara joan aurretik, baina, bestelako ekintzetan parte hartuko dute; tartean, Aratusteetan antolatutakoetan.

Aratusteak

Gaur, egubakoitza, esaterako, Arrasate Musikaleko ikasleek Aratusteetako ohiko kontzertua eskainiko dute Kulturaten. Askotariko musika tresna eta taldeak ikusi eta entzuteko aukera izango dute, 18:30ean, Kulturatera joaten direnek. Ohiturari jarraituz, musikari guztiek mozorrotuta joko dute bakoitzari dagokion pieza.

Aratuste-matitzenean, otsailak 24, berriz, Arrasateko Musikaleko bandak eta Balet taldeak kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar. Klasikoa bihurtu da esandako ikuskizuna; urteak daramatzate bandakoak eta baletekoak Aratuste-martitzenean irteteen.

Aurtengo musika emanaldiari 19:00etan emango diote hasiera. Aurten, poliziaz eta lapurretaz joango dira mozorrotuta musikariak eta beraz, Loca Academia de Policias filmaren eta Pink Panter pertsonaiaren gaineko pieza ezagunak joko dituzte. Bandak musika jotzen duen bitartean, Balet taldekoek, berriz, dantza egingo dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak