Petrolioaren zibilizazioaren kalteetan sakonduz hasiko dute EkoZinemaldia

Jon Berezibar 2008ko mai. 27a, 14:24

'Crudo Despertar' filmaren emanaldiarekin hasiko dute gaur 19:00etan Kultur Aten Ekologistak Martxan eta Udalak antolatutako Ekozinemaldia. Zor ekologokia delakoan sakondu gura dute zinema saioekin. Gaurtik eguenera arte filmak eskainiko dituzte Kultur Aten eta eguenean Gilda Roak, Movimiento Agrario y Popular taldekoa, berbaldia egingo du transgenikoen kalteen inguruan.

Ekologia eta ingurumenaren astea izango da oraingoa Arrasaten. Zinemaren bitartez zor ekologikoa delakoaz jardungo dute bihartik aurrera EkoZinemaldia delakoan. Udalak antolatu du zinemaldi ekologista eta Ekologistal Martxan taldearen laguntasuna izan du. Iaz hiriburuetan egin zuten zinemaldia eta aurten herrietara ere zabaldu dute ekimena. Arrasaten eta Gernikan, Bilbon Tolosan eta Donostian egingo dute jaialdia, besteak beste.

    Zor ekologikoa delakoan sakontzen duten fikziozko film eta dokumentalak eskainiko dituzte Kultur Aten. Filmak bakarrik ez, aurten berezitasun bat ere egongo da. Egueneko saioan Paraguayko egoera aurkeztuko duen dokumentalaren inguruan hitz egiteko Gilda Roa izango da gurean, Movimiento Agrario y Popular taldekoa.

    Gaur arratsaldeko 19:00etan izango da lehenengo emanaldia. Crudo despertar filmarekin hasiko dira emanaldiak. Petrolioaren zibilizazioaren ondorioak azaltzen dira film horretan. Bihar, ostera latin-amerikako gatazkak gaitzat hartzen dituen Los ojos cerrados de America Latina eskainiko dute eta egunik bereziena eguena izango da.

Eguenenan, izan ere Soberania Violada filma eskainiko dute, transgenikoei buruzkoa, eta Gilda Roak hitzaldia egingo du.

Zapatuan amaituko dute Aste Berdearekin. Ekimen bitxi batekin egingo dute gainera. Jostailu tailerra egingo dute Seberon, baina material birziklatuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak