Pertsona bat zauritu da auto istripu batean

Goiatz Arana Begiristain 2010eko irailaren 7a

Arrasateko irteeran gertatu da, Epeleko biribilgunea pasa eta gutxira, Bergarara bidean. Auto bat errepidetik atera da eta pertsona bat zauritu da ondorioz; Arrasateko Ospitalera eraman dute, baina Ertzaintzatik jakinarazi digutenez bere egoera ez da larria. Autoa bide bazterreko mendi magalera igota geratu da eta erretiratzeko lanetan ari dira uneotan. Moztuta dago erreil bat eta ertzainak txandaka ari dira ibilgailuei paso ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak