Pertsona bat harrapatu dute Euskadiko Kutxako biribilgune inguruan

Ubane Madera 2009ko urriaren 20a

Oraintxe bertan gertatu da istripua (08:55). Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, automobil batek pertsona bat harrapatu du Olandixorako biribilgune inguruan. Udaltzainak segituan atera dira harantz, anbulantzia, berriz, bidean dela jakinarazi dute. Momentuz ez dute bestelako daturik eskuratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak