Eskura izan zuen Lore Marrek urrezko domina, Laura Izquierdo irabazleak salto bera egin zuelako. Baina Izquierdok lehen ahaleginean egin zuen salto, eta Marrek bigarrenean. 3,61 metroko saltoan huts egin zuten biek. Bestalde, proba berean, Maialen Axpe arrasatearrak brontzeko domina irabazi zuen 3,51 metroko saltoarekin.
Era berean, azpimarragarria da Eukene Dorronsorok 200 metroko proban lortutako laugarren postua.