11:00etan egin dute hitzordua, Herriko plazan, gaur zein zapatuan batutako perretxiko sortak erakusgai ipintzeko, 14:00ak arte; orduantxe banatuko dituzte sariak. Hiru sari izango dira eta epaimahaiak kontuan izango ditu ahalik eta espezie gehien agertzea perretxiko sortan, eta sorta horren kalitatea ere bai. Hori bai, ezin izango dute edozein perretxiko erakutsi, "zerrenda jakin baten agertzen direnak baino ez" (lehiaketaren oinarrietan daude), zehaztu dute Arizmendiko ordezkariek.
Eta gaineratu dute "lehiaketan Debagoieneko 10-15 urtera arteko edozein ikaslek parte har" dezakeela.
Pintxo lehiaketa
Pintxo lehiaketari dagokionez, berriz, "edozein taberna, elkarte edo partikularrek hartu ahal izango du parte, pintxoaren oinarrizko osagaia perretxikoa delarik", azaldu dute ikastolako kideek. Pintxo horiei izena ipini egin beharko dietela ere azaldu dute, eta 13:00etarako gertu izango beharko dituztela.
Lehiaketa horretan parte hartu gura duenak egunean bertan eman dezake izena, pintxo lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago.