Ez atzera ez aurrera egin dute Mondrako jokalariek zapatuko norgehiagokan. Sailkapenean postu bat aurretik zuten Ondarroako Aurrera taldearen bisita izan dute aste bukaeran eta banakako berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka.
Hori bai, egon zen saltsa harmailetan. Jon Muruamendiarazen gola ikusgarria izan zen benetan eta Ondarroako Ibai Aramaio jokalariak giroa berotzea lortu zuen behin eta berriz lurrera eroriz. Berak lortu zuen epaileak etxeko taldearen aurkako penaltia adieraztea.
Gol goiztiarra
Futbol zelaira irten eta minutu gutxira egin zuen norgehiagokako lehenengo eta azken gola etxeko taldeak. Jon Muruamendiaraz izan zen egilea eta golaren ikusgarritasunarengatik zaleen txalo zaparrada beroa lortu zuen.
Berdinketaren tantoa 20. minutuaren bueltan etorri zen. Epaileak etxeko taldearen aurkako penaltia adierazi zuen eta Ondarroako Ander Prietok gauzatu zuen gola.