Pello Urizar: Proiektu batzuk gehiegi atzeratzen dabiltza"

Ubane Madera 2008ko uzt. 24a, 15:14
Eusko Alkartasunari dagokionez, Pello Urizar bozeramaileak ere txarto baloratzen du aurtengo legealdia, baina horrekin batera azpimarratu gura izan du EAk akordioetara heltzeko borondatearekin segitzen duela.


"Balorazioa egitea eskatu didate, eta lehen erantzuna txarra dela ateratzen zait. Nola erantzun hilabete baten barruan zinegotzi ohi bat hil eta alkatea kartzelaratzen badute? Batak eta besteak erakusten digute herriaren nahiaren gainetik euren gogoa inposatu nahi dutenak prest daudela edozertarako, eta, alderdi politiko baten ordezkari gisa baina lehenago Euskal Herritar gisa, ezin dut hori onartu, ezin dugu onartu.

 

Gobernuak 100 egun egin zituenean gauzak ez zihoazela bizkorregi esan nuen, eta bi ekintzok ez dute lagundu. Lehenak agintaldi hasieratik bilatzen genbiltzan akordioak zailtzen dituelako –esango nuke batzuei poztasuna ematen diela– eta bigarrenak zailtasunak areagotuta, Udal Gobernuaren lema desarmatu duelako.

Ulergarria izan daiteke lema bako itsasontzi batek arazoak izatea, baina agintaldia aurrera doa eta aurrekusitako proiektu batzuk gehiegi atzeratzen dabiltza: Musika Etxea, Altamirako igogailuak…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak