Pello Urizar izango da EAko hautagaia alkatetzarako

Txomin Madina Milikua 2007ko otsailaren 28a

Atzo, martitzena, aurkeztu zuten hautagaia. Lan ildoak prestatzeko orduan herriaren parte-hartzea eta zerrendetan esperientzia eta gaztetasunaren nahasketa izango dira alderdiak indartu nahi dituen puntuak.

Esther Larrañaga ingurumen sailburua eta Rafa Larreina EAko antolamendu idazkaria izan ziren, beste hainbat alderdikiderekin batera Pello Urizar Arrasateko alkatetzarako hautagaiaren aurkezpen ekitaldian.

Arrasaten aurretik zinegotzi lanetan aritua, orain arteko EAko batzorde eragileko Debagoieneko ordezkaria izan da Urizar. Otsailaren 15ean egindako asanbladan aukeratu zuten alderdikideek alkategai, eta hasi da jada lan ildoak prestatzen, horretarako, herritarren partaidetzaz baliatu delarik.

Hautagaien zerrenda eginda

Hautagai zerrenda ere, aldaketa txikiren bat gorabehera, itxita dute jada Arrasateko EAkoek: zerrendaburu izango den Urizarrez gain, bigarrena Ainhoa Gallastegi izango da, hirugarrena Bizente Etxebarria, laugarrena Amaia larrañaga, bosgarrena Igor Altuna eta seigarrena Kontxi Etxeberria.

Gizon eta emakumeen kopurua parekoa izango da, eta gaztetasuna eta esperientzia nahastu nahi izan dituzte.

Herriarekin harremana

Lan ildoak prestatzeko ez ezik, herriarekin harreman estua lortu nahi du Urizarrek, egingo diren proiektuen inguruan ahalik eta informazio gehien emateko, eta era berean, herritarren proposamenak jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak