Pello Urizar 1986az geroztik da alderdiko afiliatua, EAren sorreratik bertatik, eta 1996 eta 1998 bitartean Gazte Abertzaleen idazkari orokorra izan zen. Egun, Arrasateko udaleko zinegotzia da, eta baita Gipuzkoako exekutibako kide ere. Urizarrek 41 urte ditu, informatika eta elektronikako teknikoa da eta Euskadiko Kutxan egiten du lan.
Goienaren mikrofono aurrean egoteko prest agertu izan da beti eta GOITB-ko "Berbaire" saioan kolaboratzaile izan da politikoekin egiten dugun eztabaida saioan. Gure kamaren aurrean agertzen da argazki honetan, esaterako, Espainiako gorteetarako hauteskundeetan.
Ekainaren 20 eta 21ean izango da kongresua Gasteizen, Europa Jauregian, eta badirudi hautagai bakarra izango dela Urizar. Momentuz ez dago besterik, behintzat, nahiz eta jakinekoa den gutxienez bi pentsaera desberdin badaudela Eusko Alkartasuna alderdian. Urizarren blog zahar bat topatu dugu sarean. Sarelari ere badela badirudi eta Facebook kontu bat ere baduela jakin dugu.
Arrasate Irratian egindako elkarrizketa duzue hemen entzungai: